XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LAU BERTSOLARI ANDOAIÑ-EN

Bein batean bertsotan ari omen ziran Andoaiñ-en: Regino ta Pello Errota, biak ezkonduak, ta Gaztelu ta Txirrita, biak mutilzarrak.

Ezkonduak mutilzarrai eta mutilzarrak ezkonduai sekulakoak esan omen zizkaten egun artan.

Pello Errotari eman zioten lenengo saria.

Saria eman ta gero, alkateak esan zuen Gazteluk Reginori bertsoa bota bear ziola, Reginok Gazteluri erantzun ta kito; urrena Txirritak Pellori, Pellok Txirritari erantzun ta kito.

Orrela bukatu bear zala festa.

Esan bearrik ez dago ezkonduak obeto zeudela orrela.

Azkeneko bertsoak ez baitu ordañaren bildurrik.

Onelaxe kantatu zuten:(...).